XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txatalaren berri gabe.

Atal osoa irakurri nun Olabide'renean, eta au ikusi: Ika. 30, 24: Espa ta aserreak bizia laburtzen dute, ta kezkak zartzaroa goizegi dakar.

Onelaxe nebillen irakurri eta azter.

Geroenean 424-garren orrialdera iritxi nintzan, an au bait-dago Luc. 3: atal ori arakatzen asiz.

Lk. 3'8-9'garrenean zegon nai nuna: Sortu garbai-egintza yatorrak....

Egon ere aizkora zugatz-erroari ezarrita dago.

Beraz, arnari onik ez lekarken zugatz guzia erauzi ta surtara yaurtiko dute.

Axular'ek au besterik ez du: Begirautzue; egizue penitenzia; eta egizue, dituzuten pekatuen arauz.

Lanak onaurki izan oi du; eta, neri, emen berago ipintzen ditudan lerro auetako oldozkunak zetozkidan maiz burura.

Ezeren beldurrik gabe geron eskuetan erabili genezaken Idazteunetako eusko-itzulpenik ez degu izan orain arte.

Yaungoikoaren itza irakurri al izateko beste izkuntzatara yo-bearrean izan gera.

Irakurketa orietarako, ayen yatorrizko izkerak aukeratu izan ba'genitu gaitz-erdi izango zan.

Bañan, beste batzutara errexegi oitu izan gerala esango nuke.

Itun Berria'ren itzulpenak izan ditugu.

Itun Zarr'arenak osorik batetxo ere ez.

Ez da, beraz, arritzeko, euskal-idazleak eta eusko-izlariak Itun Zarr'eko zatiak bakoitzak bere erara itzuli izatea.

Beste batzuk, berriz, lendik euskerara itzulitakoak baño, nor-berak asmatu nayago izan dituzte Itun Berria aipatu bear zutenean ere.

Sarritan, lendik eginda dagona eskuetan artzeko alperrez.

Beste batzutan, idazti orietako iyeki bat erosteko zikoitzez.

Ez nuke euskal-idazti geyegi aztertzen ibili bearrik emen aipatu nai dedana egi degula adirazteko.

Euskeraz zerbait irakurri izan dunak, ori egi dala ederkitxo daki.

Euskal-itzulpenik geyena dun idaztia, batetxo zalantzarik gabe gero, Kisto'ren Antz-Bidea da.

Kempis Agurgarriak idatzi zigun gutun mamitsua.

Kempis'ek Idazteuna oparo darabil.

Yainkoaren esana maiz dakarkigu; eta, irakatsi nai diguna txit garbi azaltzen digu.